Parmako kartusia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stendhal (1846) |
Argitaratze-data | 1839 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | La Chartreuse de Parme |
Herrialdea | Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | Parmako kartusia |
Itzultzailea | Jon Muñoz |
Argitaratze-data | 2007 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 711 |
ISBN | 9788497835329 |
Parmako Kartusia (frantsesez: La Chartreuse de Parme) Stendhalek idatzitako nobela bat da, eta 1839an argitaratu zen[1]. Napoleonen garaiko eta ondorengo italiar noble baten istorioa kontatzen du, eta Balzacek, Tolstoik, André Gidek, di Lampedusak eta Henry Jamesek miretsi zuten. Alessandro Farneseren gaztaro deseginari buruzko bertsio italiar faltsu bat du eleberriak oinarri. Nobela operara, filmera eta telebistara egokitu zuten[2].
Izenburuak kartusiar monasterio bati egiten dio erreferentzia; nobelaren azken orrialdean bakarrik aipatzen da eta argumentuan ere ez da modu esanguratsuan islatzen.